top of page

“Txantxa bat da, mindu gabe”

Umorea mugen aurka borroka. Umorean dena onargarria al da?

Gaur egungo gizartean mota guztietako umorea aurki dezakegu: absurdoa, berdea, sarkastikoa… baina badago bat azken bolada honetan arazo asko ekarri dituena, umore beltza. Egunero aurkitu ahal ditugu umore mota honen aurkako hitzak gustu txarrekoak direla edo benetako umorea ez dela esaten, baina beste muturrean umore bitxi honen aldeko pertsona asko ere aurkitu ahal dira, gehien bat interneten eta sare sozialetan. Umorea txantxa bat izango balitz bezala beti hartu behar izango litzatekeela badakit, baina ¿badauka mota zehatz honek mugarik edo dena onargarria da?

 

Hasteko, polemika gehien dituzten txisteak aipatuko ditut, matxistak. Hau gai korapilatsuenetariko bat dela esan liteke eta horregatik gai honi buruz egindako txisteak gehien bat ez dira ondo ikusten. Arrazoia argi dago, “txantxa” hauen tonua oso zaharra eta erretrogradua da beti, emakumea gutxiesten dute modu neurrigabean eta gainera txantxa-mota honek egiten dutenak ez daude kontzientziatuta eta gehiengoak gizonak dira. Honekin esan nahi dudana da umore beltza askotan zapaldutako taldeak iraintzeko erabiltzen dela: txiste matxistak, homofoboak, arrazistak… Kolektibo honek zapalkuntza gehiago izatea da gutxien behar dutena.

 

Pertsona taldeak eta kolektiboak alde batera utzita, umore-mota honetaz hitz egiterakoan kontuan hartu behar den lehen gauza testuingurua da, izan ere giroaren arabera umore hau arriskutsua izatera ailegatu ahal da. Umore mota hau erabiltzen dituzten pertsona asko ez dakite zein momentutan erabili eta ondorioz kritika mordoa jasotzen dituzte. “Txantxa” inozo batek zure irudia ilundu ahal du, gorrotoa jaso zenezake baita.

 

Azaldutako guztia kontuan hartuta eta nire ikuspuntutik, umore beltza ez da guztiz okerra ezta mingarria baina badauka bere zailtasuna gai oso korapilatsua baita. Umore hau erabili aurretik gure ingurua aztertu behar dugu, hitzak zaindu eta bi aldiz pentsatu inguruko giroa positiboa izango den horren aurrean edo jasoko duzun gauza bakarra arbuiapena izango bada.

bottom of page