top of page

Donostiako Gastronomikaren agurra

Donostiako feria gastronomikoari amaiera eman zitzaion zapore guztietako hitzaldiekin

 

Ainara Alkorta Lucero

2018ko urriaren 11a

Donostiako Gastronomikako feriaren hogeigarren edizioari amaiera eman zitzaion atzo Kursalen. Kursala jendez gainezka zegoen, bezeroak nahiz erakusmahaiak azkeneko egunez gozatzen zebiltzan eta feria amaitutzat emateko hitzaldiak aurkeztu zituzten.

 

Feriako azken eguna zela eta hainbat izan ziren agendan nabarmendutako une garrantzitsuak, esate baterako, parrillako lehiaketa nazionala. Jada bederatzi urte daramatza txapelketa honek Gastronomikaren parte izaten, baina berritasun bezala aurten Kursaleko terrazan izan zen sariketa. Partaideen zerrenda Carbón Negrok (Madrid), Kaixok (Ibiza) eta Pura Brasak (Bartzelona) osatu zuten, besteak beste.

 

Bestalde, ardo dastaketa ere izan zen. Bertan, Hungariatik heldutako hainbat ardo dastatu zituzten. Ardo horiek zenbait upeltegitatik heldu ziren, esate baterako, Eger, Tokaj, Villány o Somió izeneko upategietatik. Bidaia luze honek helburu bakar bat zeukan gogoan, inguru hauetan daukaten fama handitzea.

 

Azkenik, auditoriora sarbidea zutenentzat gustu guztietako ponentziak aurkeztu ziren, adibidez, Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitzek eskainitako mintzaldia, dotoreziaren muinari buruzkoa, edo Quique Dacosta, hiru izar Michelineko sukaldariak, jatorriari, bilakaerari eta onirikoari buruz aurkeztutakoa.

 

Gastronomikari buruzko informazio gehiagoz jabetzeko web orria bisita dezakezu, ala bere Twitter ofiziala nahiz Instagram ofizialak txekeatu. Bestalde, Feria gastronomikoa zer den ikusi nahi izanez gero bideo informatzailea ikusi dezakezu ala argazkiak behatu.

​

Iturria: Lobo Altuna eta Mikel Madinabeitia

Captura de pantalla 2018-10-18 a las 16.
Captura de pantalla 2018-10-18 a las 16.
Captura de pantalla 2018-10-18 a las 16.
bottom of page