top of page

Asiako kultura Zornotzan (Euskal Herria)

Euskal Herriko hainbat erakunde Japoniako eta Koreako kultura ekarri dute Zornotzara pasa den asteburuan

​

Amaia Ajuria

2018ko urriaren 12, 13 eta 14

Tarasu elkarteak, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Ametx erakundeak urtero bezala manga, anime eta kultura japoniarrari dedikatutako festibala antolatu zuten urriaren 12, 13 eta 14an Zornotzan. Mangamore deitutako ekitaldi honetan hainbat kontzertu, aktibitate, jolas eta tailer egin dira kultura berezi honen zaleak esperientzia guztiz disfrutatzeko.

 

Ostiraleko jardunaldia izan zen lehena. Inaugurazioan dantza talde handi batek agertoki nagusian K-pop (Pop korearra) deitutako musika dantzatu zuten. Hasieran publikoa gutxi zegoen baina denbora pasa ahal eta dantzatutako abestiak biziagoak bihurtu ahala jende kopurua berehala handitu egin zen.

Ondoren pare bat kontzertu disfrutatu ahal izan ziren: Issho Daikoren kontzertua eta Behotsik Bilbao Orkestrarena. Ekitaldi hauen ondoren, egunari amaiera emateko, DJ baten musikaz gozatu ahal izan zen.

 

Larunbata egunik garrantzitsuena izan zen. Goiz goizetik hasi ziren hitzaldiak eskaintzen, gehien bat emakumearen garrantzia goratzeko nahian: “Emakumea eta bideojokoak”, “Emakumea eta ilustrazioak”... Hitzaldiak ez ezik, kontzertuak, tailerrak, proiekzioak eta jolasak egin ziren ere. Gainera Zornotza udalerriaren plaza askotan, ostiralean bezala, dantza taldeek ikuskizun bat prestatu zuten.

 

Arratsaldean hainbat tailer eta lehiaketa aurkitu ahal ziren baina garrantzitsuena eta jende gehien erakarri zuena Cosplay txapelketa izan zen. Milaka pertsona batu egin ziren agertoki nagusian parte-hartzaileek bere gogokoen pertsonaia imitatuz eramaten zituzten jantziak ikusteko.

Lehiaketen ostean pare bat kontzertu, jolas eta tailerren ondoren, ekitaldi honen bigarren eguna amaitu egin zen.

 

Domeka tailerrez beteta egon zen: Joko tradizionalak, manga marrazketa, fideo japoniarrak… Baina garrantzi gehien zuen jarduera Dance Cover txapelketa izan zen, arratsaldeko 19:30etan hamar dantza talde eta hamar bakarkako dantzari haien artean lehiatu zuten bakoitzaren dantza-trebetasunak erakutsiz. Publiko gehien erakarri zuen aktibitatea izan zen hiru egunetan Cosplay lehiaketarekin batera.

​

IMG_20181013_212114.jpg
IMG_20181013_215256.jpg
IMG_20181013_191239.jpg

Iturria: Amaia Ajuria

bottom of page