top of page

10. ziberkazetaritzako nazioarteko kongresua 

Azaroaren 19an hasi eta azaroaren 20an amaitu zen Ziberkazetaritza Nazioarteko Kongresuaren hamargarren edizioa

 

Ainara Alkorta Lucero

2018ko azaroaren 27a

Ziberkazetaritzako kongresuaren hamargarren edizioaren hasiera azaroaren 19an izan zen eta hurrengo egunean amaitu zen, Bizkaia Aretoan. Kongresuaren helburu nagusia, kazetaritzak azken urteetan izan duen aldaketak direla medio, kazetari aditu desberdinen ikuspegiak eta hauen hausnarketa sakonak eskaintzea da. 

 

Kongresuari hasiera, Simón Peñak (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa) eta Koldo Mesok (Kazetaritza II saileko Zuzendaria eta Kongresuaren arduraduna), eman zioten azaroaren 19an, goizeko bederatzietan. Ondoren, ordu erdi barru, Osloko Metropolitan Unibertsitateko, Oscar Westlund, irakasleak Epistemologies of News Journalism: the Salient Case of Mobile Journalism izendatutako hitzaldia eskaini zuen. Jarraian, Amsterdamgo Unibertsitateko, Irene Costera Meijer, irakasleak Catching people’s news experiences: why it is important for journalists and journalism scholars izeneko hitzaldia eskaini zuen.

 

Ondoren, kaferako atsedenaldia amaitutakoan, Brasileko Denis Renó irakasleak el instagram como narrativa móvil en el nuevo ecosistema periodística izeneko hitzaldia eskaini zuen. Lehenengo eguneko goizari amaiera emateko, Bella Palomo Torres, Pere Freixa I Font eta Alba Silva irakasleek, profesionales y periodismo móvil izendatutako mahai ingurua aurrera eraman zuten. Bazkal ostean, Baroja, Elhuyar eta Arriaga aretoetan komunikazioen aurkezpenak eskaini ziren. 

 

Kongresuaren bigarren eta azkeneko egunean, azaroaren 20an, Murtziako Juan Miguel Aguado Terrónek ireki zuen hitzaldia, Desafíos y problemas asocaidos a las redes socailes ubicuas como canal de distribución para las marcas informativas, izeneko hitzaldiarekin. Bukatutakoan, EITB, Naiz eta Berria Taldeetako hiru kidek hedabideetan komunitate birtualen kudeaketari buruzko mahai ingurua aurkeztu zuten.

 

Jarraian, atsedenaldiaren ondoren, Castilla La Manchako Ana Serrano irakasleak, Design thinking, interfaces y transmedia en el ecosistema móvil, izendatutako hitzaldia eskaini zuen kongresuari amaiera emanez, diplomak banatu aurretik.

 

Kongresuak iraun zuen bi egunetan zehar twitter sare sozialean #ciberpebi izeneko etiketa abian zegoen. Bestalde, kongresuari buruzko informazio guztia bere web orrialdean eskainita dago.

Captura de pantalla 2018-11-27 a las 15.
ziberpebi
ziberpebi

Denis Renó irakaslearen hitzaldiaren zati bat.

Oscar Westlund irakaslearen hitzaldiaren ondorengo galdeketa.

Profesionales y periodismo móvil izeneko 

mahai ingurua

bottom of page