top of page
INSTAGRAMEN ERE PUBLIZITATEA

Gaur egun Instagram sare sozial famatu eta erabiliena da 800 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin (Statista, abril 2018), Twitterri gaindituz. Horrek, hainbat enpresa eta marken arreta ekarri du, ondorioz Facebookek, Instagramaren jabeak, hau aprobetxatu du publizitate “zuzenagoa” sartzeko. Hala ere, esan beharrekoa da Facebooken asmoa hori zela sare soziala erosi zuen momentutik 2012an, baina prozesuari, proba modura, 2014an eman zion hasiera Estatu Batuetan (Cebolla, 2015).  Sare sozial horretan publizitatea egitea lehentasun batean bihurtu da enpresa askorentzat, gehien bat bezero berriak erakarri nahi dituztenentzat, baina baita ere ezagutzera eman nahi diren enpresa txikientzat (Cyberclick Agent S.L., 2018).

 

Bestalde, erabiltzaileen eta marken arteko erlazioa areagotu egin da Instagramek elementu bisualak sartzeko aukerak ahalbidetu dituen unetik, erabiltzaileen gustuetan eta desiretan eragin handiagoa izateko aukerak ematen baititu. Hau da, norberak ikusten dituen spotak ez direlako ausazkoak eta pertsona bakoitzaren gustuetara mugatuta daudelako, jarraitzen diren kontuak eta gustukoak diren argazkiak kontuan hartuz.

 

Erabiltzaileen eta marken arteko erlazioa kontuan hartuz, garbi ikusi dezakegu erabiltzaileak direla sare sozialeko aktorerik garrantzitsuenak. Hori dela eta, egiten diren ekintza guztiak hauen inguruan daude, erabiltzaileak instagrameko ardatza direla onartuz. Sare sozial honetan agertzen diren anuntzioak sponsored, Add edo moduko etiketak eduki behar dituzte jarraitzaileak ohartarazteko hala direla. Honetaz gain, beharrezkoa da argazkiaren eskuinaldean aukera desberdinak ematen dituen ikono bat edukitzea, hartzaileak anuntzioa ezkutatu nahi badu edo, bestalde, iragarpenari buruzko informazio gehiago jaso nahi badu (Rivero, 2017).

 

ANUNTZIOEN FUNTZIOAK ETA MOTAK

Iragarkiak sare sozialeko lehen orrialdean agertzen dira, erabiltzaileen lagunek edo jarraitzaileek igotzen dituzten argazkiekin batera. Lehen esan bezala, desberdintasun bakarra da anuntzioek etiketak eduki behar dituztela beste argitalpenekin ezberdintzeko (Barrio, 2016). Iragarkiak lau sekzioz osatuta daude, hasteko markaren profileko argazkiaz, errezeptoreak zeinena den ezagutzeko; bestalde, promoziorako enpresak erabakitako argazki edo bideoz; ondoren, The Call To Action, arreta deitzeko erabilitako ezaugarria helburuaren araberako; eta azkenik, argazkia edo bideoa azaltzeko erabiltzen den testua (Barrio, 2016).

 

Instagrameko web orrialdearen arabera (Facebook, 2018), hainbat aukera dauzkate enpresek beraien iragarpenak sustatzeko, esaterako klasikoena, sormeneko espazio samur eta erakargarria argazki baten bitartez aurkezten dena. Argazkiaz gain, bideoa ere erabil daiteke aurrekoak baino esperientzia bisual hobeagoa eskaintzeko musika eta mugimendua gehituz. Orain, argazkiak sekuentzia moduan igotzeko aukera eskaintzen hasi dira, argitalpen berean argazki bat baino gehiago partekatzeko. Hori esker, produktuak saltzen dituzten enpresek argitalpen bakarrean produktu asko erakusteko aukera daukate, esate baterako. Azkenik, Stories izeneko tresna martxan jarri denetik iragarpenerako aukera berriak ematen hasi dira, esate baterako, enpresen eguneko promozioak adierazteko (Cyberclick, 2018).

 

Iragarkiak partekatzeko dauden moduak ulertu ondoren, zein kanpaina mota dauden jakin behar da enpresa bakoitzaren helburuak zeintzuk diren kontuan hartuz. Cyberclick web orrialdearen arabera (Cyberclick, 2018), hiru dira norberaren helburuetara egokitu daitezkeen kanpaina motak. Lehenengoa awareness edo nabaritasuna eskaintzen duena da, honek eskaintzen duen aukera markaren ikusgaitasuna handitzea da. Mota hau hasi berriak diren enpresentzako, garrantzia handitu nahi dutenentzako edo bertako enpresentzako ona da, bere helburua kontsumitzaileen gogoan lekua egiteko. Bigarrena consideration edo ospea eskaintzen duena da, marken garrantzia naiz maiztasuna hobetzeko erabiltzeaz gain, web orrian klik asko lortzeko helburua duten markek erabili izan oi dute gehienbat. Hirugarrena, conversion edo konbertsioa eskaintzen duena da, erabiltzaileekin interakzioa bilatzen duten marka edo enpresentzat egokia.

​

ENPRESEN IRAGARPENERAKO TRESNA BERRIAK

Publizitatearen munduan azterketa sakonak egin behar dira kanpainek arrakasta izango duten ala ez ziurtatzeko, eta horregatik irudi edo bideo bat jarri aurretik enpresek elementu batzuk kontuan hartu beharko dituzte. Lehenik, kanpaina zein publikori zuzenduta dagoen aztertu beharko dute, esate baterako sexua eta adin tartea, besteak beste. Bestalde, produktua munduko zein lekuetan promozionatuko den ere ezagutu beharko dute eta bertan lehian dauden kategoria bereko produktuak eta beraiekiko kontsumitzaileen jarrera ere aztertu beharko dute.

 

Sare sozial hau besteekiko desberdina denez, enpresek publizitatea plataformara egokitu beharko dute ondo funtziona dadila. Adibidez, Instagramaren ardatz nagusia irudiak eta bideoak direnez oinarrizkoena eta gomendagarriena bi elementu hauen bitartez kontsumitzaileei  atentzioa deitzea da, inpaktu bisual handiko eta kalitate askoko irudiak partekatuz.

 

Behin plataformak daukan berezitasuna enpresaren alde erabiltzea lortzen bada, egun daukaten publikotik at kontsumitzaile gehiagotara iristeko aukera daukate enpresek. Bestalde, Instagram Ads markaren komunitatea oso esanguratsua da enpresentzat marka bezala handitzen eta komunikazioko bide berri bat zabaltzen laguntzen baitie. Hori de la eta, tresnak ondo erabiltzen badira, produktu nahiz zerbitzuen salmentetan gorakada ekarri dezakete bezeroen iritzia hobetuz. Dena dela, anuntzio mota hauek beste funtzio batzuk ere badituzte, hala nola, produktu berri bat aurkezteko, zerbitzu osagarri bat eskaintzeko edo bezeroak proba modura dastatzeko ere erabil daiteke plataforma hau, ondoren produktua gustatzen zaien ala ez erabakitzeko. Azkenik, lehiaketak ere prestatu izan ohi dira publikoa erakartzeko helburuarekin (Cyberclick, 2018).

 

Sare sozialen munduan beste tresna esanguratsu bat dago enpresek produktu nahiz zerbitzu bat publizitatzeko erabiltzen dutena. Tresna honen muina eragin handiko perstonetan kokatzen da, hauek Influentzerrak dira, hitzak berak esaten duen bezala publiko handi batengan eragina izan ohi duten eta jarraitzaile kopuru handia duten pertsonak dira. Pertsona hauekin erabili ohi diren metodoak Instagram sortu baino lehenagokoak dira. Kasu honetan, markek beraien ideiekin lotura duten pertsonak kontratatzen dituzte haien produktuak bezeroengana iristeko. Horretarako plataformak eskaintzin dituzten tresnak erabiltzen dira eta produktu nahiz zerbitzua argazki edo bideo baten bitartez iristen zaie kontsumitzaileei; publizitate subliminala izango balitz bezala. Hauek duten eraginari esker enpresak pertsona hauekin lana egiteko interes handia izan ohi dute, geroz eta gehiago. Praktika hauek batez ere turismoan nahiz modan dira ohikoak.

 

SARE SOZIALAK ONAK ALA TXARRAK?

Publizitatearen politika berri honek aspektu positibo bat suposatu du enpresa nahiz markentzako. Alde batetik, publiko ezberdinago eta zabalago batera heltzeko aukera handiak emateaz gain, enpresa txikiei buruzko ezagutza ahalmena handitzeko aukerak ere ematen ditu. Gainera, Nebreda Lopezek dioen bezala, plataforma honek komunikazio bisualeko bide berri batera zabaltzeko aukerak ematen ditu segmentatutako eta paremetroekin osatutako kalitatezko estrategia publizitarioa erraztuz (López, Marcos Nebreda).

 

Bestalde, tresna honen ezaugarri guztiak ez dira abantailak. Instagrameko publizitatearen bitartez maulak gertatzeko aukerak baitaude. Ziberkriminalek segmentatutako audientziatik ezaugarriak atera dezakete ondoren anuntzioak beraiek nahi bezala pertsonalizatu eta jendeari maultzeko (Portaltic, 2017). Influentzerretan oinarritzen den publizitateari dagokionez, esan beharrekoa da praktika horiek legearen bitartez erregulatuta egon arren ez dira bertako ekintza desegokiak salatzen. (Pastor & Gaona Pisonero, 2016).

 

ETA ETORKIZUNEAN ZER?
Ez da sekretua denbora aurrera doan heinean teknologia berriak sortzeaz gain tresna teknologikoak etengabe eboluzionatzen doaztela. Hori dela eta, Instagrameko publizitatea ez da atzean geratzen eta teknologia guztiak bezala ebolizionatzen doa denbora aurrera pasa ahala. Azaldutako mota eta aukera guztiaz gain, gaur egun enpresentzako ez da nahikoa instagramen kontu bat izate produktuak azaltzeko edo influentzer desberdinak kontratatzea beraiei publizitatea egiteko, orain modan dagoena haratago doa. Laura Mosquedak adierza bezala (Mosqueda, 2018), gaur egun Influentzer birtualak sortu dituzte marka desberdinei buruzko anuntzioak egiteko. Hauek 3Dko diseinuekin egindako figura irrealak dira, sare sozialetan arrakasta handia izan dutenak eta enpresetako produktuak anuntziatzeko erabiltzen direnak. Kontu hauen atzean diseinuko estudio desberdinak daude eta sortzeaz gain bizitza ematen diete pertsona arruta eta errealak izango balira bezala. Nun egongo ote da sare sozialetan publizitatzeko erabiltzen diren tresnen limitea?

​

GALDETEGIA

Zeintzuk dira enpresak erabiltzen dituzten euskarriak haien iragarkiak hedatzeko edo sustatzeko Instagramen? Zein kanpaina mota erabiltzen dira? Zer eduki behar dute enpresek kontuan publizitatea egiterakoan?

​

​

ITURRIA

Barrio, Francesc. 2016. Agency Sinapsis. [Online] 2016 - 01 - 07. https://bit.ly/2P5SvsV.

 

Cebolla, Fernando. 2015. Social Media Calling. [Online] 015 - 09 - 21. https://bit.ly/1YxVmYc.

 

Cyberclick. 2018. Cyberclick Agent S.L. [Online] 2018 - 04 - 24. https://bit.ly/2k2omtC.

 

Facebook. 2018. Business Instagram. [Online] 2018. https://bit.ly/2zOuHi7.

 

López, Marcos Nebreda. 2015. Business School. [Online] 2015. https://bit.ly/2RWA88z.

 

Mosqueda, Laura. 2018. Vein. [Online] 2018 - 10 - 15. https://bit.ly/2Aigsoy.

 

Portaltic. (2017) Portaltic [Online] 2017 - 11 - 11. https://bit.ly/2yJ9TJG

 

Pastor, E. M., & Gaona Pisonero, C. (2016). Límites jurídicos de la publicidad en redes. Universidad de La Laguna. [Online] 2016. https://bit.ly/2LFbwMY  

 

Rivero, Helia G. 2017. Optimiza click. [Online] 2017 - 01 - 25. https://bit.ly/2J2Sbpt.


Zenith-blog. 2015. bloggin zenith. [Online] 2015 - 01 - 13.  https://bit.ly/2ymYDU8

​

​

ERANTZUNAK

​

Zeintzuk dira enpresak erabiltzen dituzten euskarriak haien iragarkiak hedatzeko edo sustatzeko Instagramen?

​

Hainbat aukera dauzkate enpresek beraien iragarpenak sustatzeko, esaterako klasikoena, sormeneko espazio samur eta erakargarria argazki baten bitartez aurkezten dena. Argazkiaz gain, bideoa ere erabil daiteke aurrekoak baino esperientzia bisual hobeagoa eskaintzeko musika eta mugimendua gehituz. Orain, argazkiak sekuentzia moduan igotzeko aukera eskaintzen hasi dira, argitalpen berean argazki bat baino gehiago partekatzeko. Hori esker, produktuak saltzen dituzten enpresek argitalpen bakarrean produktu asko erakusteko aukera daukate, esate baterako. Azkenik, Stories izeneko tresna martxan jarri denetik iragarpenerako aukera berriak ematen hasi dira.

 

Zein kanpaina mota erabiltzen dira?

​

Lehenengoa awareness edo nabaritasuna eskaintzen duena da, honek eskaintzen duen aukera markaren ikusgaitasuna handitzea da. Mota hau hasi berriak diren enpresentzako, garrantzia handitu nahi dutenentzako edo bertako enpresentzako ona da, bere helburua kontsumitzaileen gogoan lekua egiteko. Bigarrena consideration edo ospea eskaintzen duena da, marken garrantzia naiz maiztasuna hobetzeko erabiltzeaz gain, web orrian klik asko lortzeko helburua duten markek erabili izan oi dute gehienbat. Hirugarrena, conversion edo konbertsioa eskaintzen duena da, erabiltzaileekin interakzioa bilatzen duten marka edo enpresentzat egokia.


 

Zer eduki behar dute enpresek kontuan publizitatea egiterakoan?

​

Lehenik, kanpaina zein publikori zuzenduta dagoen aztertu beharko dute, esate baterako sexua eta adin tartea, besteak beste. Bestalde, produktua munduko zein lekuetan promozionatuko den ere ezagutu beharko dute eta bertan lehian dauden kategoria bereko produktuak eta beraiekiko kontsumitzaileen jarrera ere aztertu beharko dute. Sare sozial hau besteekiko desberdina denez, enpresek publizitatea plataformara egokitu beharko dute ondo funtziona dadila.

​

bottom of page