top of page
foto 1.jpg
foto2.jpg

Ja! Bilbaoren 9.edizioa ospatzen ari da eta urriaren 7ra arte iraungo du

Ekitaldiak 2010etik umorea aldarrikatu du, ekintza eta sarien bidez nahiz umorearen munduko pertsonalitate garrantzitsuak gonbidatuz

​

                                                                                                                            Asier Del Bado

                                                                                                                  2018ko irailaren 26a

Ja! Bilbao  literatura eta artearen jaialdi bat da, baina umorearen osagaiarekin. Umorea ardatza denez, ekintza kultural honetan hau aldarrikatu nahi da; bi bideen bitartez: artea eta literatura. Bederatzigarren edizio hau irailaren 26tik urriaren 7ra arte izango da.

 

Urtero ospatzen da data hauetan Bilbon, BBK aretoan. Jaialdi guztien modura programa bat eskaintzen digu: hitzaldiak hainbat gai buruz, elkarrizketak mundu horretako pertsonai ospetsuekin, lehiaketak prestatzen dira, ikuskizunak, erakusketak eta sariketak. Gainera ekintza guztiak dohainik dira.

 

Sariketetan urtero umorearen munduarekin erlazionatuta dagoen pertsona bat saritzen da. Urte honetan Alex de la Iglesia zuzendari, gidoilari eta produktorea izango da sariduna bere lanen bidez ekarritako eta helarazitako umoreagatik.

 

Aste honetako egun guztietan dago zerbait programatuta. 26an inaugurazioa da eta hurrengo egunean Forges umorista grafikoari omenaldi batekin hasiko da. Eta ostiralean adibidez, Jacinto Antón eta Alfonso Mateo-Sagasta historian zehar gertatu diren umorezko anekdota batzuk kontatuko dituzte. Gainera gaur egungo pertsonalitate ospetsuak etorriko dira, haien artean aipatutako Alex de la Iglesia, Silvia Abril edo Javier Cansado. Programazioa euren webgunean ikusi ahal da.

bottom of page