Musikaren aro berria
Itzaletan dauden musika-estilo batzuk pixkanaka nagusitzen ari dira musikako mundua konkistatuz
Amaia Ajuria
​
Urteak pasa, teknologia berria agertu, gizartea garatu eta honekin batera musikak aldaketa asko jasan ditu gure gizartean. Antzina edozein lokaletan entzuten genuen Michael Jackson-en temazo hori, “Billie Jean”, baita “Thriller” edo “Smooth Criminal”. Estatubatuar honen tonu altuak ezagutzen ditugu jada. Honen ostean beste hainbat abeslari etorri ziren: Madonna, Beyoncé… gehien bat ingelesez abesten zutenak bihurtzen ziren ezagun. Baina azkenengo hamarkadan hizkuntz berri bat entzun dezakegu. “Kpop” izenarekin ezagutzen den musika, Koreatik etorrita eta, nozki, koreeraz abestuta.
Nahiz eta musikaren adar hau Michael Jackson-en garaian egon ere, osperik gehiena hamarkada honetan irabazi du. Hau “Hallyu olatua” izeneko mugimendu bategatik gertatu da. Nayeli Rocha, hego koreako ikertzaile mexikarraren hitzetan “Hallyu-a fenomeno soziokultural korear bat da; kultura tradizional eta garaikideko barreiatzailea.” Denok ezagutzen dugun “Gangnam Style” izan zen “olatu” honen igoeraren sortzailea 2012an. Hain zen handia igoera tsunami bat sortu zuela. Gaur egun PSY (Gangnam Style-aren abeslaria) ez da Korear ezagun bakarra, izan ere, nahiz eta oraindik bide luzea izan abesti hauek diskoteketan entzuteko, pertsona askoren mugikorretan aurkitu ahal dira BTS izeneko Korear taldearen abestiak.
Musika adar honetan hainbat estilo aurkitu ditzakegu: Pop, Hip-Hop, Rock, R&B, Dance, Rap, Jazz… eta beste hainbat musika talde: BTS, SHINee, SNSD, Seventeen, Block B, 4Minute… Estilo eta talde aukera handia izan zen bere ospearen bidea. Baina hori soilik ez, “Kpop”-ak beste musika adar gehienak ez duten zerbait du. Abesti bakoitzak bere dantza du eta gehienetan ez dira errazak, ondorioz dantzari asko erakarrita sentitu ziren eta oraindik sentitzen dira. Laura Valbuenak, genero honen fan handi bat, adierazi duenez, musika honen edozein koreografia ikusi arte Lady Gagak edo Beyoncék ondo egiten dutela sinets dezakezu.
Musika “estilo” honek garrantzi handia lortu du mundu osoan, baina Hego Amerikan eta Espainian, noski Euskal Herrian ere, egunero ospe hori handitzen doa. Eta hori justifikatzeko azken 7 urteetan Espainian gertatu diren K-pop kontzertu guztiak daude. B2ST izeneko talde bat izan zen lehena 2011an eta urte berean JYJ etorri zen. 2013an Teen Top eta NU’EST-en txanda izan zen. 2014an 4Minute, eta 2015ean LUNAFLY eta B1A4 izan ziren. 2016an ere bi kontzertu egon ziren: MYNAME eta SIK-K. 2017an 24K eta K.A.R.D etorri ziren eta azkenik 2018an Dreamcatcher. Gainera, kontzertuak alde batera utzita, Espainian hainbat jarduera egiten dira eta hauetan kultura beti bultzatzen da. Esan beharra dago, dendetan amerikar eta k-pop diskoen salmentak konparatzen baditugu, k-pop artistak askoz gehiago saltzen dutela gure herrialdean.
​