top of page
Musikaz beteriko astea

​

MTV EMAk (European Music Awards) ez ziren soilik ospatu, aste osoan zehar, ekitaldi handia baino lehen, urriaren 29tik azaroaren 3ra arte kontzertuak egin ziren Bilboko hainbat lekutan. Larunbatean San Mamesen handitasunez amaituz Muse, Crystal Fighters eta Berri Txarrak-ekin, MTV World Stage deitutakoa. Azkenean  azaroaren 4an urtero hain espero den sari banaketa eta gala ospatuz BEC-en (Bilbao Exhibition Centre).

 

Aipatu denez, kontzertuak urriaren 29an hasi ziren Barakaldoko Herriko Plazan. Han La Pegatina, Muchachito, Iseo & Dodosound eta Revolta Permanent jo zuten.

​

Bigarren egunean Landako gunean (Durango) garai honetako presentzia femeninoaz osatutako kontzertuak antolatu ziren, Mala Rodríguez, Nathy Peluso, Brisa Fenoy eta Aneguria parte hartuz.

​

Asteazkenean, Getxoko portu zaharrean egingo ziren kontzertuak Bilbao Arenara igaro ziren euria iragarri zutelako. Wolf Alice londrestarrak, Belako euren hirugarren diskaren abestiak aurkeztuz, La Casa Azul, askok “La Revolución Sexual” abestiagatik ezagutuz, eta WAS (MTV Music Awards-en espainiar talderik onena aitortua) jo eta abestu zuten egun horretan.

​

Hurrengo egunean bi ekitaldi ospatu ziren, alde batetik Los Planetas Arriaga antzokian jo zuten eta beste aldetik, Kafe Antzokian Vodafonek ekitaldi bat antolatu zuen, Vodafone Yu Music Show deitutakoa, non granadar taldea Lori Meyers gonbidatu zuten, eszenatokietan 20 urte betez. Hori dela eta, euren bilketa-bilduman, “20 años, 21 canciones”,  dauden abestiak jo zituzten. Kontzertua Vodafoneko bezeroentzako soilik zuzenduta egon zen. Gainera Vodafoneko webgune, Twitter edo telebista tarifaren bitartez ikusi ahal izan zen.

​

Asteburua baino lehen, jadanik azaroan sartuta, MTV Breaks-ak egin ziren. Han sektoreko influencer esanguratsuenekin hitzaldiak eta tailerrak egiteko aukera egon zen, Azkuna Zentroan. Ikasketen garapena eta branding pertsonalari buruz hitz egin zuten egun osoan zehar, ordu zehatz batzuetan. MTV Breaks-ak gazteei aukera ematen die euren talentua garatzeko, industria musikalean edo kreatiboan sartzeko. Egun horretan bost sari eman zituzten bost arlo ezberdinetan: motion designer (grafiko diseinatzailea), photographer (argazkilaria), presenter (aurkezlea), DJ, videographer (kameraria). Irabazleak sariak jasoz gain (MTV Breaks Awards), industrian aditua den aholkulari propioa izateko eta industriako beste profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten.

​

 

MTV World Stage

​

3 orduz, San Mamesen ospatu zen azken eguna BEC-ko gala baino lehen. Sarrerak mtvema.com-en bitartez 5€ soilik balioz, zelaia beteta geratu zen Muse britainarrak, Crystal Fighters ingeles-espainiarrak eta Berri Txarrak ikusteko.

 

Muse, MTV World Stage-ko kartela protagonizatu zuten, iragarriz gaueko plater nagusia izango zirela.  Gainera, jakinda lehenengoz agertoki batean euren album berriaren, “Simulation Theory”, abestiak jo zutela; sei egun geroago estreinatua. Museren jarraitzaileak, datorren urtean Madrilen, britainiarren musikaz gozatu ahal izango dute.

 

Crystal fighters taldeari dagokionez, ekitaldiari hasiera emateko arduradunak,  nahiz eta azken lana 2016an argitaratu, haiekin energia eta erritmoa bermatuta egon zen, haien ikuskizunetan ohikoa den argi eta kolorea gehituz.

 

Ez zen falta hemengo talde bat, kasu honetan Berri Txarrak. Talde honek 1994an sortu zen Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), David Gónzalez (baxua) eta Galder Izagirreri (bateria) esker. Musikaren munduan neurri batean ospea lortu dute hainbat bira eta produkzio egiteagatik.

Muse

Berri txarrak taldea

Muse taldea

Crystal Fighters taldea

bottom of page