top of page

Bastille

Abestia:
​
Bastille Londreseko hegotik datorren talde bat da, 2010ean sortua. Abeslaria eta konposatzailea Dan Smith, bakarkako proiektu batekin hasi zen, baina ondoren, Chris ‘Woody’ Wood (koruak, perkusioa), Will Farquarson (baxua, gitarra akustikoa, koruak) eta Kyle Simmons (teklatuak, koruak) sartu ziren.
2013ko hasieran Pompeii single-a argitaratu zuten arrakasta handiarekin, zerrendetan lehenengo postua lortuz. Urte berberean Bad Blood albuma atera zuten publikoaren eta kritikaren erantzun ona jasoz, Ingalaterrako eta Irlandako zerrenden lehenengo postua lortzea ahalbidetu ziena.
bottom of page