
MTV EMAk Sinner baten ikuspegitik ikusita
​
Brendon Urie (Panic! At The Disco), bere sprint-a alfonbra gorrian eta arrakasta agertokian
Ekitaldi zoragarri honetara etorri ziren artista ospetsu guztien artean Sinner baten begietan bakarrik bat existitzen zen. Bai, Panic! At The Disco-ren jarraitzaileek Sinner izena hartzen dute, bitxia baina baita ulergarria, izan ere haien lehen diskoaren izena “I Write Sins, Not Tragedies” da. Eta, bai, nik haietako bat naiz eta gure ikuspuntua nahiko bikoiztuta dago.
Alde batetik, alfonbra gorria atsekabe bat izan zen. Ekitaldian agertokira atera behar zen hirugarrena, Nicki Minaj eta Little Mix-en atzetik, Brendon zen eta horregatik denbora oso murriztua zuen Sinnerrak agurtzeko edo haiekin argazkiak ateratzeko. Hasierako atetik irteten ikusi bezain laster zure bistatik desagertzen zen. Ezin izan nuen ezta bere tupe tipikoa ikusi ere.
Beste aldetik, bere emanaldia hoberena izan zen, noski, zale baten ikuspuntutik hau diot. “High Hopes”en hasiera entzun bezain laster (trompetak, batería…) nire bihotz taupadak bikoiztu egin ziren, adrenalina nire odoletik igarotzen sentitzen nuen. Une batean begietara begiratu zidala zin egin ahal dut. Bere emanaldia amaitu eta berriro normaltasunera itzuli zen nire gorputza.
Guztia kontuan hartuta eta nire aburuz, nahiko positiboa izan zen nire esperientzia. Baina nire bihotzaren hondoan argazki bat harekin eta bere tupearekin izateko gogo hori geratu zen.