top of page

janet jackson

janet-jackson-mtv-ema-s-2018-in-bilbao-6

Janet Jackson (Janet Damita Jo Jackson benetako izena) 1966ko maiatzaren 16an jaio zen Garyn (Indiana, AEB). Zineman eta telebistan izandako paper garrantzitsuengatik eta bere musika arrakastatsuagatik da famatua.

​

Jackson familiako txikiena, The Jacksons telebista saioan hasi zuen bere karrera, 1976an. Ondoren, Good Times edo Fame bezalako beste hainbat telesail arrakastatsuetan agertu zen.

​

1982tik aurrera A&M Recordsekin kontratua sinatu zuen, R&B eta pop musikaren ikono bilakatuz. 1991an Virgin Recordsekin bi kontratu sinatu zituen, industriako artista ordainduenen artean sartuz. Bere lehen albuma, janet. (1993) konpainia horrekin izan zen. Urte berean, bere lehen filma grabatu zuen: Poetic Justice. Momentu hartatik aurrera aktore eta abeslari lanak uztartu zituen. 1990ko hamarkadako bigarren emakume abeslaririk arrakastatsuena izendatu zuten. ​

​

Musikaren historiako abeslaririk garrantzitsuenetarikoa da, 120 milioi diska baino gehiago saldu ditu. 2008an Billboard aldizkariak 100 artista musikal garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta Janet Jackson 7. postuan kokatu zuen. 

bottom of page